Gaur klasean azaldu dudan moduan, Mari euskal mitologiako jainkosa nagusia da. Mari, Ama Lurraren irudikapena, izadiaren eta bertako elementu guztien erregina da. Gehienetan emakume gorputza eta aurpegiarekin irudikatu izan ohi da, dotore jantzita (gehienetan gorriz), zuhaitz edo suzko emakume gisara ere agertzen delarik. Sugaar da bere senarra, sorginak bere gurtzaileak eta bi seme ditu: Mikelats eta Atarrabi, ongia eta gaizkiaren irudikapenak.
Hurrengo bideoan bere istoria azaltzen da, eta ez ahaztu, bihar komentatuko dugu klasean!
Mari from pkeizagirre on Vimeo.
No hay comentarios:
Publicar un comentario